Herri programa osatzeko herritarren ekarpenak jasoko ditu Ezker Abertzaleak

Mirari Altube Arrese 2011ko otsailaren 9a

Aretxabaletako Ezker Abertzalea maiatzeko udal hauteskundeak gertatzen dabil eta programa zehazteko egingo duen herriaren azterketa aretxabaletarren ekarpenekin osatu gura du. Hala, Zure ahotsa, gure hitza! leloarekin ekimen bi egingo ditu datozen asteotan.

20 galderako galdetegia jasoko dute herritarrek etxean datorren astean. Horren helburua da herritarren behar eta kezkei molde abertzale eta ezkertiarretik irtenbideak proposatzea gero. Galdetegi hori Urbaltz tabernan eta elkartean eta udaletxe zaharrean jarritako postontzietan utzi beharko da. Gainera, hilaren 23an, eguaztena, Mitarte kalean izango dira Ezker Abertzaleko kideak otsaileko ekimenen berri eman, galdetegiak jaso eta edozein eratako zalantzak argitzen.

Urkulu, kirola eta kultura aztergai

Bestalde, otsailaren 26an, zapatua, Boteprontoan. Aretxabaletaren gaineko sentipenetatik, herriaren gaineko azterketa osatzera ekimena egingo dute. Aretxabaletarrak herriaren gainean dituzten sentipenak konpartitzera gonbidatu gura dituzte, eta Urkulu, kirola eta kultura izango dira landuko dituzten gaiak. Arkupen elkartuko dira (11:00), lehenengo talde txikitan, eta gero, elkartutako guztien artean iritziak trukatu eta ondorioak aterako dituzte. Herriaren azterketaren berri, ostera, martxoan emango du Ezker Abertzaleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak