Pozik zeuden lortutako postuarekin Odei Vazquez eta haren entrenatzaile eta aita den Odilo; izan ere, senior mailan jokatzen duen lehen urtea da aretxabaletarrarendako eta garaikurrarekin itzuli da. Argazkian Bergarako Giartzu elkarteko Joseba Izurrategirekin batera dago.
Otsailean beste bi txapelketatan hartuko du parte UDA elkarteko aretxabaletarrak: hilaren 19an, autonomi elkarteen arteko liga eta hilaren 27an, Euskadiko txapelketa. Biak Gasteizen jokatuko dituzte, eta emaitza esanguratsuren bat lortzeko asmotan joango da.