Bertso afaria egingo du Loramendik Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdirekin

Mirari Altube Arrese 2011ko otsailaren 7a

Loramendi Elkarteak bertso afaria egingo du otsailaren 25ean (21:00) eta Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi bertsolariak gonbidatu ditu. Hibai Gain gastronomi elkartean izango da (Loramendi kalea), eta txartelak dagoeneko salgai dituzte.

Bertso afarira joan gura dutenek Loramendira jo behar dute –Durana 11, 16:00-20:00– edo Gurea tabernara.  Euskara elkarteko bazkideek, 15 euro ordaindu beharko dute txartela, eta gainerakoek, 18 euro.

Hori baino lehen, datorren egubakoitzean, hilak 11, txakolin eta ardo dastatze ekitaldia egingo dute, Pagaldaixena taberna izandako lokalean (18:30). Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko txakolina eta ardoa dastatzeko aukera izango dute herritarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak