Korrika Batzordea sortuko dute gaur gurean

Mirari Altube Arrese 2011ko otsailaren 2a

Gaur, otsailak 2, Korrika Batzordea osatu eta lanean hasiko dira gurean. Arkupen egingo dute batzarra (18:00) eta parte hartu gura duenak ateak zabalik ditu.

Herriz herri dabiltza batzordeak sortzen Korrika 17ren inguruan egingo diren ekimenak proposatu eta antolatzeko. Aretxabaletan gaur egingo dute lehenengo batzarra eta batzorde hori izango da Korrikaren gaineko kontu guztiak bideratuko dituena.

Gogorarazi Trebiñu eta Donostia artean egingo dela Korrika apirilaren 7tik 17ra bitartean. Aretxabaletatik apirilaren 14an pasatuko da (Gatzagara bidean), eguerdi partean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak