Dena dela, markagailuan egondako aldaketak izan dira norgehiagokak emandako interesgarriena. Bestelakoan, joko aldetik, oso eskasa izan da lehia. Aste bukaeran Bergararen kontrako derbia jokatuko du UDAk Agorrosinen.
Oiartzungo taldea 31. minutuan aurreratu da Ioritzek egindako golarekin. UDAk berdindu du 34. minutuan Julenen golari esker. Bigarren zatian berriro hartu du abantaila Oiartzunek eta berriro berdindu du Aretxabaletak Mikelek egindako golari esker. Ordurako hamar jokalarirekin zeuden etxekoak. Hori horrela, puntu garrantzitsua batu dute.
Dena dela, markagailuan egondako aldaketak izan dira norgehiagokak emandako interesgarriena. Bestelakoan, joko aldetik, oso eskasa izan da lehia. Aste bukaeran Bergararen kontrako derbia jokatuko du UDAk Agorrosinen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.