Literatura Eskolaren barruan dagoen lehen ikastaroa: Zela idatzi ondo ulertu dein. Huhezi fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioko irakasle den Beatriz Zabalondok egingo ditu gidari lanak eta idatzizko komunikaziorako gaitasunak landuko ditu. Sei saioko ikastaroa izango da, astelehen eta eguaztenetan (18:00-20:30), otsailaren 16a bitartean.
Erretiratuendako antzerkia
Bestalde, otsailean erretiratuendako antzerki ikastaroa jarriko dute abian Antzerki Eskola barruan, Iurgi Etxebarria antzezle aretxabaletarrekin. Martitzen goizetan izango dira eskola horiek (10:30-12:00) eta ariketen eta jolasen bidez antzerkirako dohainak landuko dituzte erretiratuek.
Bi ikastaro horietarako izenemate epeak egubakoitzean itxiko dituzte, hortaz, lehenbailehen jo Loramendira argibide gehiago gura izanez gero –943 77 09 70 - 685 75 67 29 edo loramendielkartea@gmail.com–.