Barakaldon egin zuten Euskoskills txapelketako finala eta Gasteiz, Zarautz eta Barakaldoko ikastetxeetako ordezkariak elkartu ziren. Fantasiazko orrazkera egiteko eskatu zien epaimahaiak eta aretxabaletarrak egindakoa hautatu zuten onena: "Gainerakoek ileorde asko erabili zituzten eta nik uste, eskuz egindako lana baloratu zutela epaimahaiko kideek", argitu du Ignaciok.
Hurrengo hitzordua Madrilen dauka eta dagoeneko hasi da gertatzen: "Gizonen bizarra txukundu beharko dugula esan digute eta permanenteak egin. Orain arte bizarrik ez dugu landu eta horretan gabiltza orain", jakinarazi du. Madrilgo kanporaketa irabaziz gero Londresen jokatuko den Worldskills olinpiadarako sailkatuko da.