Elkarretaratzea deitu du Gernikako Akordioak gaurko

Mirari Altube Arrese 2011ko urtarrilaren 20a

Elkarretaratzerako deia egin die aretxabaletarrei Gernikako Akordioa osatzen duten eragileek, astean izan diren atxiloketak salatzeko. Gaur, urtarrilak 20, izango da Herriko Plazan (19:30).

Bake bidean aterabide demokratikoak orain! Atxiloketa gehiago ez! leloarekin egingo dute elkarretaratzea Herriko Plazan Gernikako Akordioaren sinatzaileek deituta.

Bestalde, zapatuan, urtarrilak 22, Iruñean egingo den manifestaziorako (17:30) deia ere egin diete herritarrei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak