Danbor hotsak herriko ikastetxeetan, San Sebastian gogoan

Mirari Altube Arrese 2011ko urtarrilaren 20a

Danborrak astinduko dituzte gaur, urtarrilak 20, Pausoka (11:00) eta Kurtzebarri (15:30) ikastetxeetako umeek San Sebastianen omenez; Basabeazpin, ostera, atzo arratsaldean egin zuten danborrada.

Azken bi asteotan hainbat entsegu egin eta gero guraso eta senideen aurrean danborrak astintzeko eguna iritsi zaie herriko umeei. Atzo arratsaldean Arizmendi ikastolako Almen eta Basabeazpi ikastetxeetan entzun zen Sarriegiren martxa eta gaur Pausoka (11:00) eta Kurtzebarri eskolakoen txanda izango da (15:30). Basabeazpikoek barruan jo zuten euriaren beldur; gaur, ostera, hotz egin arren, eguraldi dotorea izango dutela danborrariek iragarri dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak