Eski irteera antolatu du Murrukixok otsailerako

Mirari Altube Arrese 2011ko urtarrilaren 19a

Murrukixo Mendizale Elkarteak eski irteera antolatu du otsailaren 19 eta 20rako. Luz Saint Sauveur aldera joango dira urtero legez, eta izenemate epea dagoeneko zabalik daukate.

Izena emateko Murrukixok Durana kalean duen egoitzatik pasatu behar dute interesatuek –martitzenetan, 19:00-20:00– edo mezu bat bidali helbide honetara: murrukixo@euskalerria.org. Mendizale elkarteko bazkideek 115 euro ordaindu beharko dute irteera eta bazkide ez direnek 120 euro (ikasleek, 5 euro gutxiago). Prezio horren barruan sartuko dira autobusa, segurudun forfaita eta egonaldia (afaldu, lo egin eta gosaldu).

Antolatzaileek jakinarazi dute 18 urtetik beherakoek gurasoen baimena aurkeztu beharko dutela joan ahal izateko. Gainera, arduradun lanak egingo dituen nagusi batek joan beharko du eurekin derrigorrez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak