Espainiako senatuan euskaraz lehen aldiz aretxabaletar baten ahotik

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko urtarrilaren 19a

Lore Leanizbarrutia izan da Espainiako senatuan euskara lehen aldiz erabili duen senataria

Espainiako senatuan katalanez, galegoz eta euskaraz ere egin ahal izango dute senatariek. Mozioak eztabaidatzerakoan erabili ahal izango dute euren ama hizkuntza. Eta, hala, gaztelaniaz gain, bestelako hizkuntzak ere entzungo dira Espainiako senatuan aurrerantzean. Atzotik aurrera.

Euskaraz lehen interbentzioa egin duen senataria Lore Leanizbarrutia izan da. EAJko senatari aretxabaletarra. Pozik, gustura eta "harro" agertu da Leanizbarrutia, "luzaroan euskara senatuan entzun dadin" lanean jardun ostean, azkenean, lortu delako. Halere, alor honetan lan asko dagoela egiteko esan du.

Estatu espainoleko hizkuntza ofizialak Espainiako senatuan erabiltzearen aurka agertu da PP. Raxoik esan du "dirutza alperrik gastatzea" dela eta "Herri normaletan" ez dela halakorik gertatzen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak