Aratusteak iragartzeko horma-irudi lehiaketa deitu dute

Mirari Altube Arrese 2011ko urtarrilaren 18a

Kultura Sailak deitu du 2011ko Aratusteak iragartzeko horma-irudi lehiaketa. Lanak aurkezteko azken eguna otsailaren 10a da.

Edonork parte har dezake lehiaketan eta bi baldintza bakarrik bete behar dira: tamaina, 50x70 zentimetrokoa izatea edo diskoan ekarriz gero, DINA 3an eginda; eta leloa: Aratusteak Aretxabaleta 2011.

Lanak aurkezteko azken eguna otsailaren 10a da eta Arkupera eroan behar dira –egilearen datuekin batera–.  Irabazlearen berri otsailaren 15ean emango du epaimahaiak eta 300 euro jasoko ditu horrek. Epaimahaia osatuko dute Kultura batzordeko kideek eta hainbat herritarrek. Kultura Saileko arduradunek egoki ikusiz gero erakusketa egingo dute aurkeztutako horma-irudi guztiekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak