Jarri dituzte kiroldegiaren egiturako bi habeak

Mirari Altube Arrese 2011ko urtarrilaren 17a

25 metro luze eta 4 metro zabalerako altzairuzko bi zati jarri dituzte gaur, hilak 17, arratsaldean. Kiroldegiaren egitura osatuko duten bi habe zati dira eta egubakoitzetik zeuden horien zain. Gaur eguerdian iritsi eta dagoeneko jarrita daude.

Kiroldegian egongo den igerilekuko estalkiaren egiturako zatiak dira gaur iritsi direnak. Zaragozatik etorri dira eta dimentsio handikoak izanik kontu handiarekin garraiatu behar izan dituzte; hortik atzerapena etorri da. Hiru garabi handi erabilita jarri dituzte bi zatiok, beti arduradunen begiradapean eta itxura batean ez dute izan arazorik.

Hala bada, kiroldegi berriko lanak aurrera doaz eta Udal arduradunen gogoa da udazkenerako zabalik izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak