Errekabarren kalea ilun samarra zela jakinarazi zieten hainbat herritarrek udal ordezkariei.Udazkenean bertan dauden platanondoen adarrak moztuta argitasun handiagoa egon arren, beste zerbaiten premia zuela kaleak erabaki zuen orduan Udalak. Hala, bada, agustindarren komentuko hormaren gainean sei farola jarri zituen oinezkoak pasatzen diren espaloiko argitasuna handitzeko.
Alkateak eskerrak eman gura izan dizkie agustindar mojei, inolako trabarik ez dutelako jarri farolak ezartzeko.