Tomas Fernandez zinegotzia Ezker Batua utzi eta Alternatibara

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko urt. 14a, 15:04

Tomas Fernandez, Aretxabaletako Ezker Batuko zinegotzia Alternatiba alderdira pasa da. Alderdi berrian, "ezker ezberdinen bategitearen" alde lan egingo du eta herritarrekin "hartutako konpromisoei" eutsiko die.

Tomas Fernandez Ezker Batua-Berdeak alderdiko kide izan da sorreratik eta "zail egin" zaio alderdia lagatzea, baina erabaki irmoa eta ondo hausnartutakoa dela adierazi du, Ezker Batua-Berdeak alderdiaren antolakuntza ereduarekin "erabateko desadostasuna" duelako.

Fernandezen ustez, EB-Berdeak alderdiak muzin egiten die Euskal Herrian "ezkerra batzeko egiten diharduten mugimenduei, aldebakarreko estrategia darama eta akordiotara heltzeko borondaterik ez dauka". Horregatik, erabaki du Alternatiba alderdira pasatzea, aurretik beste alderdikide batzuek egin duten moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak