Bazkide berriak egitea sarituko du Loramendi Elkarteak

Mirari Altube Arrese 2011ko urtarrilaren 13a

Bazkideak egiteko kanpaina jarri du abian Loramendi Elkarteak. Orain bazkide den batek beste hiru bazkide eginez gero –ikasleak ez direnak– 25 euro izango ditu Euskal Herriko Plazako produktuetan gastatzeko. Horretarako Loramendira jo behar da eta datuak eman: bazkide denarenak eta bazkide berrienak. Azken eguna otsailaren 4a da.

Loramendi Elkarteko arduradunen esanetan bazkide berriak euskararen erabilera sustatzeko proiektuak pertsonalki eta ekonomikoki babesteko aukera izango du: "Izan ere, Aretxabaletan euskararen erabilera sustatzea da Loramendi Elkartearen helburu nagusi bakarra sortu zenetik". Era berean, elkarteko bazkide aktiboa ere izango da bazkide berria eta hainbat abantaila izango ditu: "Loramendiren berri etxean jasoko du eta ekintzetan eta produktuetan deskontuak izango ditu". Egun 450 bazkidetik gora ditu; ikasleendako debalde da bazkidetza eta gainerakoendako 25 euro.

Produktuen katalogoa

Bestalde, Loramendik 25 urteko ibilbidean ateratako produktuen katalogoa osatu dute, herritarren eskura jartzeko. Zortzi produktu daude, berrienen artean Aretxabaletako ibilbide historikoaren liburuxka. Produktuak bertatik bertara ikusi eta eskuratzeko Loramendira jo behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak