Realeko jokalariek eromena ekarri dute Aretxabaletara

Mirari Altube Arrese 2011ko urtarrilaren 11

Ibarra futbol zelaia gainezka zegoela zelairatu ziren atzo, astelehena, Realeko jokalariak entrenamendu saioa egitera. Gertutik jarraitu zuten saio guztia ume, heldu eta nagusiek eta bukatutakoan eromena etorri zen. Guztiek gura zituzten sinadurak eta argazkiak, eta gehien oihukatutako izenak Griezmann, Prieto eta Llorente izan ziren.

Lainopean zelairatu dira Realeko jokalari eta arduradunak etxetik kanpora egin duten urteko lehen entrenamendu saioan baina Ibarran elkartutako zaleek bizkor berotu dituzte bazterrak. Inguruko ikastetxe guztietako ume eta gazteak izan dira futbol zelaian, baita tartetxo bat hartu duten heldu eta nagusiak ere. Martin Lasarteren begiradapean egin dute lan saioa, ordubete ingurukoa, eta ondoren eromena etorri da. Autobusera bidean zaleekin izan dira jokalari guztiak, sinadurak eman eta argazkiak ateratzen.

Ondoren Arrasatera joan dira Astore bisitatzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak