Realeko jokalariak 10:15ean iritsiko dira Aretxabaletara, gaur, astelehena

Xabier Urtzelai 2011ko urtarrilaren 10a

Sevillaren kontrako porrotaren ostean Debagoieneko neska-mutikoen babesak on egingo die Realeko jokalariei, animua altxa eta datorren asteburuan Getaferen kontra jokatuko duten partidua prestatzen hasiko dira-eta gaur, astelehena, Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian (10:15). Entrenamendu saioaren ostean, Realeko jokalariek Astore bisitatuko dute, Realeko babesleetako bat.

Hala, asti gutxirekin –hasiera batean entrenamendu saioa Mojategin egiteko asmoa zutelako– baina ibarreko ikastetxeak joan den astearen amaieran hasi ziren Realaren entrenamendu saioa ikusteko irteera prestatzen. Aretxabaletako neska-mutikoak Ibarran izango dira, seguru, baina inguruko herrietako zaleak ere gerturatuko dira, seguru, talde txuri-urdinaren entrenamendu saioa ikusteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak