Kultura Sailak deitutako Erakusleiho Lehiaketan 13 merkatarik hartu dute parte: Belar Meta, Anitua, Galtzagorri, Nerian, Zubia, Ibarra, Martin, Lie, Haurrak, Iriarte, Txiki zoo, Kimua eta Zare. Epaimahaiak erabaki du Nerian loradendak duela dotoreena eta garaikurrarekin batera 250 euro jaso ditu; Martin erloju-dendak, 150 euro jaso ditu; eta Anitua farmaziak 100 euro.