Aretxabaletan orain arte ez dago egon makinarik erabilitako olioa jasotzeko, eta hamabostean behin azokara etortzen zen kamioira eroan behar zen. Mankomunitateak orain 32 lekutan jarriko ditu makinak Debagoienean, eta hiru gurean egongo dira:
- Gernika plazan
- Nafarroa kalean
- Otalora kaleko 19. atarte aurrean
Ontziarekin batera makina zelan erabili argitzen duen esku-orria banatzen dabiltza udaletxeko langileak. Gogoratu bakarrik etxean erabilitako olioa jaso daitekeela bertan.