Sirena hotsak iragarri zuen ekitaldia hastera zihoala eta lepo bete ziren plaza inguruak. Dantzariek ekarri zuten ikurrina udaletxetik txistularien atzetik, eta plazara iritsitakoan txalapartariek egin zieten ongietorria. Joxe Olabek igo zuen ikurrina –1977ko urtarrilaren 19an, ikurrina lehenengoz jarri zutenean gurean alkate orde zenak– dantzariek agurra egin bitartean eta bukatzeko Hator hator abestu zuten herritarrek.