Elite mailako futbol partiduak bihar Ibarran

Ander Monedero 2010ko abe. 30a, 15:16

Espainiako Superligan aritzen diren hiru talde, Reala, Athletic eta Eibar, Debagoieneko selekzioarekin  batera arituko dira bihar emakumezkoen futbola sustatzeko asmoarekin.

Debagoienean emakumeen futbola sustatzeko, Arizmedi ikastolak Gabonetako Emakumezkoen Futbol txapelketa antolatu du. Aurtengoa txapelketa hau antolatzen duen 6. aldia da eta hiru maila desberdinetako taldeak arituko dira: infantil, kadete eta senior mailetakoak.

Infantil eta kadete mailako jokalarien txanda izan da gaurkoa. Futbol 8an lehiatu dira 12 eta 14 urte bitarteko neskak. Txapelketa honetan, Debagoieneko 4 taldek izena eman dute: Arizmendik, Bergarak, Aloña Mendik eta Mondrak.

Futbolari gazte hauek etorkizunean ere kirol hau praktikatzen jarraitu dezaten, motibazio gisa balio dezake, bestalde, biharko hitzorduak. Senior mailan Espainiako Superligan jokatzen duten hiru talde, Reala, Athletic eta Eibar; eta Debagoieneko selekzioa arituko dira lehian bihar Ibarra futbol zelaian.

Ez da Realak eta Athleticek  Gabonetako txapelketan parte hartzen duten lehenengo aldia, baina bai bi talde hauek beraien lehen taldea Gabonetako txapelketara ekartzen dutena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak