Ikurrina jartzeko hagaren zain egon dira azken asteotan eta behin iritsita, atzo goizean, igoera ekitaldia egingo dute egubakoitzean. Txalapartariek eta txistulari eta dantzariek girotuko dute eta herritar guztiak hurrera daitezela babesa ematera gura dute antolatzaileek.
Ekitaldia 19:30ak inguruan izango da, Bizar Zuri pasatu ostean, eta Etxeratek antolatutako elkarretaratzea bukatutakoan (19:00).