Lau herrietako ordezkariak izango dira Bixente Etxeandia futbol txapelketako final erdietan

Mirari Altube Arrese 2010ko abe. 29a, 10:55

Atzo, abenduak 28, 2001ean jaiotako gaztetxoek jokatutako kanporaketaren ostean erabakita geratu da zeintzuk jokatuko duten futbol eskolen artean jokatzen dabiltzan Bixente Etxeandia Gabonetako txapelketako final erdiak, urtarrilaren 3an. Aloña, Bergara, Mondra eta Aretxabaletako ordezkariak daude.

Hona final erdiak jokatuko dituztenak:

- 2000an jaiotakoak:

Mondra A - Aloña C

Mondra B - Aloña A

- 2001ean jaiotakoak:

Aloña A - Aloña B

Bergara B - UDA A

- 2002an jaiotakoak:

Bergara A - UDA B

UDA A - Mondra B

Urtarrilaren 3an, astelehena, 15:00etan jokatuko dituzte final erdiak eta 17:00etan finalak. Sari banaketa ekitaldia 18:30ak inguruan izango da Ibarra futbol zelaian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak