Bixente Etxeandia txapelketaren azken finalerdietako azken lau lekuak gaur erabakiko dira

Ander Monedero 2010ko abe. 28a, 15:24

Debagoieneko futbol eskoletako umeak Bixente Etxeandia txapelketa jokatzen ari dira Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian. Mondra, Aloña Mendi, Bergara eta UDAko 8, 9 eta 10 urteko umeak ari dira txapelketa jokatzen.Txapelketaren lehenengo fasea domekan hasi zen eta gaur bukatuko dute, eta finala, berriz, urtarrilaren 3an izango da.

Bixente Etxeandia, UDAko jokalari eta presidente izandakoaren omenez, Debagoieneko futbol eskoletako 26 talde Gabonetako txapelketa jokatzen ari dira Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian. Arrasate, Bergara, Oñati eta Aretxabaletako 250 bat umek parte hartuko dute txapelketaren bigarren edizioan. 

Txapelketa domekan hasi zuten 2002. urtean jaiotako umeen lehenengo fasearekin. Bertan, 9 talde aritu ziren: Mondra, Bergara eta UDAko 2 talde eta Aloña Mendiko 3. Urtarrilaren 3an egingo duten finalerdian Bergara A eta UDA B batetik eta bestetik, UDA A eta Mondra B taldeak lehiatuko dira; finala egun berean jokatuko da. 

Atzo, berriz, 2000. urtean jaiotako umeen txanda izan zen. Kategoria honetan 8 taldek parte hartu zuten, herri bakoitzeko 2k. Urtarrilaren 3an, Bergara Ak UDA Bren kontra jokatuko du eta UDA Ak Mondra Brekin, finalerako txartel baten bila. 

Gaur finalera sailkatzeko azken jardunaldia egingo dute. 2001. urtean jaioetakoen txanda da. Bergarako, Mondrako eta UDAko A eta B taldeak eta Aloña Mendiko A, B eta C taldeak finalerdietarako lau lekuetako bat lortzeko arituko dira lehian.

Bixente Etxeandia txapelketaren bigarren edizioan txapelketaren egitura aldatu egin dute umeek gehienez bi egunetan joan behar izan dezaten Aretxabaletako futbol zelaira.Antolatzaileen ustez, horrelako txapelketek balio dute umeek asteroko entrenamenduetako errutinatik irteteko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak