Aretxabaletakoa da Gipuzkoako tokiko kirol erakunde onena

Maider Arregi 2010ko abe. 23a, 11:23

Gipuzkoako Diputazioak aurtengo Gipuzkoako Kirol saria eman dio Aretxabaletako kirol erakundeari. Bestelako sariak ere banatu dituzte eta urteko kirolari onena Edurne Pasaban alpinista izendatu dute. Pasaban, 14 zortzi milakoak egin dituen lehen emakumea da-eta. Bestelako sarituen artean klubak, eskolak, epaileak, entrenatzaileak, federazioak eta babesleak ere badaude. Baina, Tolosako alpinistaz gain, aipamen berezia egin diote Akaba Bera Bera taldeari eta Gipuzkoako Judo federazioari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak