Nemesio Otaño konposatzaile jesuitaren kantuekin egindako diskoa –Nemesio Otañoren omenez– irailean aurkeztu zuen abesbatzak Loiolako Inazioren santutegian. Domekan gurean erakutsiko dute eta konposatzaile azkoitiarra protagonista duen emanaldia gertatu dute; beste abesti batzuen artean, sei Otañok egindakoak izango dira; tartean, Lagun zaiguzu, Izar eder eta Ave Maria.
Abesbatzak Jose Luis Franzesena organo-jotzailea izango du lagun eta abesti bi organoarekin bakarrik eskainiko ditu: 2 Noel eta Gabonetako euskal abestiak.
Hala, ekitaldiz betetako urtea bukatuko du Aretxabaleta Abesbatzak; hain zuzen, 30 urteko ibilbidea jaso duen DVDa eta Otañoren diskoa aurkeztuta.