Gabonetako Bixente Etxeandia II. futbol txapelketa abenduaren 26tik 28ra

Mirari Altube Arrese 2010eko abenduaren 24a

Aretxabaleta Kirol Elkarteak antolatuta Debagoieneko futbol eskoletako gaztetxoek Gabonetako Bixente Etxeandia II. futbol txapelketa jokatuko dute hilaren 26an, 27an eta 28an. Final aurrekoak eta finalak, ostera, urtarrilaren 3an izango dira.

Futbol eskolen arteko txapelketan Aloña Mendi, Bergara, Mondra eta Aretxabaletako neska-mutikoek jardungo dute. eta futbol 8 eran jokatuko dute.

Hasiera baten abenduaren 27tik 29ra izango zela txapelketa iragarrita egon arren, 29ko partiduak hilaren 26ra, domeka, aurreratu dituzte. Hona egunak:

- Abenduaren 26an (10:00): 2002an jaiotakoen arteko partiduak.

- Abenduaren 27an (15:00): 2000an jaiotakoen arteko partiduak.

- Abenduaren 28an (15:00): 2001ean jaiotakoen arteko partiduak.

- Urtarrilaren 3an (15:00): final aurrekoak.

- Urtarrilaren 3an (17:00): finalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak