Isidora Garcia-Etxabek irabazi du Basotxoko kantu txapelketa

Mirari Altube Arrese 2010ko abe. 22a, 12:20

Santo Tomas eguna ospatu zuten Basotxo erretiratuen elkarteko bazkideek atzo, hilak 21, umore onean eta lagun giroan. Mus txapelketako finala, II. Kantu eta Narrazio txapelketako sari banaketa eta oparien zozketa egin zituzten, txistorra janda bukatzeko ospakizuna.

Mus txapelketaren finala jokatuta hasi zuten ospakizuna. Sei lagunek jardun zuten txapelketan eta onenak izan ziren: Justo Guruzeta eta Antonio Priego; eta bigarren geratu ziren: Manuel Garcia eta Alfonso Fernandez. Irabazleek orain, Debagoieneko txapelketa jokatuko dute.

Lau lagun kantu txapelketan

II. Kantu eta Narrazio txapelketako sariak banatu zituzten gero. Ekitaldia hasi aurretik, baina, omenaldi txikia egin zioten aurten hil den Emilia Murillo bazkideari. Iaz 20 abesti eta 14 erromantze abestu zituen berak, eta saria eskuratu ere bai. Haren ilusioa, oroimena eta kanturako gogoa omendu gura izan zituzten martitzenean, eta senide asko elkartu ziren ekitaldi hunkigarrian Basotxoko lagunekin batera.

Aurtengo kantu txapelketako sariak banatu zituzten gero. Lau lagunek hartu dute parte eta 20 abesti eta bi narrazio grabatu dituzte. Irabazlea 90 urteko Isidora Garzia-Etxabe izan da eta bigarren geratu dena Gumer Encina. Bukatzeko opariak zozketatu eta txistorra jan zuten Basotxoko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak