Aretxabaleta inguruko Topogida aurkeztuko dute hilaren 23an

Mirari Altube Arrese 2010ko abe. 21a, 11:25

Naturgintza Fundazioak Aretxabaletako aisialdiko lehenengo topogida egin du Udalak eskatuta. Eguenean, hilak 23, aurkeztuko dute Arkupe kultura etxean (19:00). 2.200 ale jarriko dituzte herritarren eskura, horietatik 1.300 euskaraz, eta urtarrilaren 7a arte debalde banatuko dituzte kultura etxean.

Herria ezagutzeko ezinbesteko tresna bihurtuko dela aurkeztuko duten gida-liburuxka esan dute egileek: "Aretxabaleta inguruko bidezidorrak ezagutzeko, mendi bueltak egiteko, mendiko bizikletaz ibiltzeko edo BTT zirkuitua egiteko aukera paregabea eskaintzen duelako".

Topogidak ibilbideetako balio teknikoak eta norabidea zuzentzeko informazioa ematen du. Guztira oinez egiteko sei ibilbide, BTT zirkuitu bat eta zazpi mendi gailurretara igotzeko argibideak jaso dituzte. Mendien artean Orkatzategi eta Kurtzebarri daude eta 25 kilometro dituen BTT Debagoieneko hainbat panoramika eder. Bestalde, ibilbide batzuek nortasun berria hartu dute: Uretsen bidea, esaterako, XX. mende hasieran herrian izandako bainuetxeen bizitzara itzularazteko aproposa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak