Aurretik, hilaren 14an, batzarra egin zuten herriko hainbat elkarte eta taldetako ordezkariekin, akordioak dioena sozializatzeko asmoarekin. 20 bat lagun elkartu ziren orduan eta akordioari babesa emandako eragileak gustura geratu ziren egindako harrerarekin.
Bihar, martitzena, batzarra dute, eta orduan zehaztuko dute zelan jarraitu lanean. Dena den, eguenean, hilak 23, kalean izango direla berriro akordioaren berri ematen iragarri dute.