Manolo Urtubiren argazkiekin egin dute 2011ko Udal egutegia

Mirari Altube Arrese 2010ko abe. 20a, 11:19

Egunotan banatu dute 2011ko Udal egutegia etxe guztietara. Argazki Artxiboak egiten duen egutegia da eta bertako kide den Manolo Urtubiren argazkiekin osatu dute.

Urtubik berak aukeratu ditu argazkiok eta Aretxabaleta izatea protagonista gura izan du. Hala, herriko bazterrak –kanpandorrea, Herriko Plaza, kaleak…– inguruko hainbat auzo –Galartza, Urkulu ingurua…– eta paisaia –Kurtzebarri, basoa…– aukeratu ditu eta urtaroaren arabera antolatu. Hori bai, abuztuan hondartzako argazkia sartu du "oso gustuko duelako Laida".

Baten batek jaso ez badu egutegi hori Arkupe kultur etxean dauzkate, debalde.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak