Oro har, partidu eskasa jokatu zuten bi taldeek. Azken minutuetan, Aloñak egindako presioari esker, giroa apur bat berotu zen. Baina ikusleendako lehia aspergarria izan zen.
Lehen zatian zelai erdiko jokoa izan zen nagusi. Ez Aretxabaletak ezta Aloñak ere ez zuten joko onik egin. Baloi luzeak erabili zituzten biek ala biek aurrelarien bila, baina aukera garbiak sortu barik. Bigarrena lehena bezain eskasa izan zen.
Mondra eta Bergara
Bestalde, Bergarak berdindu egin zuen Agorrosinen Trintxerperen kontra (0-0), eta Mondrak sufrituta, baina irabazi egin zuen Idiazabalen (2-3). Bergarak eta Trintxerpek partidu parekatua jokatu zuten. MOndrak aldiz, buelta eman zion partiduari. 2-0 aurreratu zen Idiazabal eta Mondrak azken 20 minutuetan hiru gol egin zituen.