Pozik jaso zuten omenaldia 90 urteko bazkideek

Mirari Altube Arrese 2010ko abe. 14a, 11:19

Jendetza elkartu zen atzo arratsaldean Basotxo erretiratuen egoitzan 90 urteko bazkideak omentzeko; tartean Inaxio Garro alkatea eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Araceli Herran. Bederatzi lagunetik zazpik joan ahal izan zuten ospakizunera eta oso pozik agertu ziren guztiak.

Bata bestearen alboan, iladan, eseritako omenduei dantzariek egin zieten ongietorria. Gero Basotxoko erretiratuek osatutako abesbatzak Zorionak desiatu zien guztien izenean, eta omenaldi ekitaldia bukatzeko opariak jasotzeko unea iritsi zen. Kaxa handiak banatu zizkieten eta harrituta geratu ziren aurten 90 urte egindako bazkideak. Senideak izan zituzten lagun guztiek –seme-alabak, ilobak...– eta jendetza elkartu zen egoitzan. Trikitilariek girotuta hartu zuten guztiek txokolatea Santa Luzia eguneko ospakizuna bukatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak