Gaztaina saltzailea izan da, herriko komertzioek antolatuta

Amaia Txintxurreta Guridi 2010eko abenduaren 10a

Gaztainak debalde hartzeko 750 txartel banatu zituzten atzo Aretxabaletako merkatariek beraien dendetan erosketak egiten zituzten bezeroen artean, Aretxarte elkarteak antolatuta eta Udalaren laguntzarekin.

Bestalde, txartel hori ez zutenek, gaztainak erosteko aukera ere izan zuten eta arratsaldeko une batzuetan, gaztainak hartzeko ilarak itxaron behar izan ziren.

Giro polita

Musikaz girotuta, etxeko txikienak eta helduenak batu ziten Mitarten eta guztiek gaztaina egin berriak dastatzeko aukera izan zuten.

Gabon jaien ataria berotzen

Gabon jaien ataria berotzeko eta bezeroen leialtasuna lortzeko helburuarekin bultzatu dute ekimen hori Aretxarte elkartekoek eta hitzordua abenduaren beste bi eguenetan errepikatuko dute; hilaren 16 eta 23an, hain zuzen.

Bestalde, gabonetan Aretxartekoen produktuekin gozatzeko, euren produktuez betetako otar baten zozketa ere egingo dute abenduaren 23an.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak