Emi Sanchezendako Aretxartek zozketatutako sarrerak

Mirari Altube Arrese 2010eko abenduaren 9a

Domekan, hilak 12, jokatuko duten lau t'erdiko pilota partiduko finalerako sarrerak Emi Sanchez aretxabaletarrarendako izan dira. Aretxarte merkatarien elkarteak zozketatu zituen sarrera horiek azaroan.

Anitua botikako ugazaba den Maria Victoria Anituaren eskutik jaso ditu sarrerak Emik. Domekan da Martinez de Irujo eta Barriolaren arteko partidua Donostiako Atano III pilotalekuan, baina ez du agertuko aparteko poztasunik sariagatik; izan ere, ez dela oso pilotazalea aitortu du.

Aretxartek hilabete guztietan egiten ditu zozketak eta abenduko saria Gabonetako otar ederra izango da –Gertu janari dendan dago ikusteko–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak