Gaztaina-saltzailea trentxo eta guzti etorriko da eguen honetan, baita hurrengo bi eguenetan ere: abenduak 16 eta 23. Gabon jaiei begira antolatu du ekimena Aretxartek eta beste batzuk ere egingo dituela iragarri du. Gainera, abenduko zozketarako txartelak banatzen dabiltza dagoeneko; hilabete bukaeran egingo dute zozketa eta saria Gabonetako otzara ederra da (Gertu dendako erakusleihoan dute ikusteko).