Erakusleiho lehiaketa deitu du Kultura Sailak

Mirari Altube Arrese 2010ko abe. 4a, 16:30

Iaz lehiaketarik egin barik egon eta gero berriro deitu du Udalak erakusleiho lehiaketa. Parte hartu gura duten herriko merkatariek abenduaren 9a arte dute izena emateko epea. Ordurako gertu izan beharko dute erakusleihoa eta hilaren 31 arte egon beharko da apainduta.

Hona lehiaketaren oinarriak:

- Aretxabaletako denda guztiek har dezakete parte.

- Erakusleihoek apainduta egon beharko dute abenduaren 9tik 31ra.

- Baloratuko dituzte imajinazioa, orijinaltasuna eta Gabon mezuaren berri emateko modua.

- Erakusleihoan dendako produktuak egongo dira.

- Epaimahaia osatuko dute Udal Kultura batzordeko kideek eta horretarako izendatutako herritarrek.

- Sariak sektorea kontuan hartu barik banatuko dituzte.Hiru izango dira: 1. saria, 250 euro eta garaikurra; 2. saria, 150 euro; eta 3. saria, 100 euro.


- Epaimahaiak urtarrilaren 6a baino lehen emango du irabazleen berri.

 

  

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak