Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldiak astean

Mirari Altube Arrese 2010ko aza. 30a, 16:46

Egubakoitzean, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dute bai ikastetxeetan, bai gaztelekuan, bai kalean Loramendi Elkartearen, Udal euskaltegiaren eta Barriketan egitasmoaren eskutik. Azken urteotan egindako legez argazkia aterako dute Herriko Plazan (18:00) euskararen lagunek eta gero ospatzera joango dira udaletxe zaharrera. Aurretik, eguaztenean, Larria, kutsakorra, mendebaldekoa antzezlana izango da (19:30), Arkupen.

Mikel Martinez aktoreak komedia giroko bakarrizketa eskainiko du bihar, eguaztena. Patxo Telleriak eta Jokin Oregik idatzitako testua dauka oinarri antzezlanak eta bakarrizketa izan arren, hiru pertsonaia egingo ditu Martinezek. Osasun publikoa eta negozioa gai dituen lana barrea sorrarazteko idatzia izan dela diote egileek, eta era berean, ukitu "basatia" duela.

Egubakoitzean, ostera, euskararen aldeko aldarrikapena irakurriko dute Herriko Plazan (18:00) eta argazkia atera ondoren, txistorra mokadutxoa jatera joango dira udaletxe zaharrera trikiti doinuak eta kantuak lagun.

Gaztelekuan ere ekitaldiak

Atxagazte gaztelekuko kideek ere ospatuko dute Euskararen Eguna. Hona iragarri dituzten ekitaldiak:

- Abenduak 2, eguena: pankartak egingo dituzte gaztelekuan, herrian zehar jartzeko

- Abenduak 3, egubakoitza: jai berezia Herriko Plazan: haurrendako aurpegi margoketa, txokolatada, hankapaloak, musika…

- Abenduak 4, zapatua: irrati tailerra, gaztelekuan

- Abenduak 5: zinema euskaraz, gaztelekuan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak