'Gazteketan' jaia bihar, hilak 27, Gazte Ekimenak antolatuta

Mirari Altube Arrese 2010ko aza. 26a, 15:55

Gazte Eguna egingo du bihar Aretxabaletako Gazte Ekimenak. Herria girotzea eta gazteak mugitzea dute helburu eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte tartean, irteera, bazkaria eta kontzertua.

Aparteko egitaraua antolatu dute herria girotzeko helburu horrekin.Urkulu aldera irteera eginda emango diote hasiera egunari (09:30, Herriko Plaza), eta itzulitakoan (12:30) udaletxe zaharrean elkartuko dira jaiari ongietorria egiteko. Gaitari eta txalapartariak izango dituzte lagun orduan, eta txikiteoa egingo dute gero.

Bazkaltzeko elkartuko dira eguerdian (14:30), Mitarte plazako lokal batean. Eta arratsalderako "eskandalua" iragarri dute Elektrotxarangarekin. Gau partea girotzeko kontzertua izango da Iturrigorri pilotalekuan. Hona taldeak: Kaleginez (Sakana); Disorders (Zaldibar); eta Never Surrender (Arrasate). Sarrera 3 euro da eta taberna jarriko dute bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak