Zerbitzu zabala eskaini gura du eta oraingoz, 08:00etatik 21:00etara dauka zabalik egunero: "Proba egingo dut ordutegi horrekin, eta gero ikusiko dugu zelan moldatu". Gainera, egunkari eta aldizkariak ere saldu gura ditu: "Horretarako, baina, diru asko aurreratu beharra dago". Gozokiak eta jatekoak ere badauzka Ahmedek.
Lokutorioetako telefonoekin arazo teknikoak izan ditu egunotan, "martxan badabiltza baina nik ezin dut jaso zenbat denboran dagoen jendea berbetan". Lehenbailehen konpondu gura du arazoa eta zerbitzu zabala eskaini herritarrei. Ordenagailu asko jarri ditu, gainera, Interneten ibiltzeko.