"Froga edo erakutsaldia egingo dugu zapatu honetan", adierazi dute Jaiki elkartetik. 11.00etan elkartuko dira Aretxabaletako kuartel zaharreko dantza lokalean eta Magdalena Milano irakaslearen gidaritzapean egingo dute dantza saio irekia doan.
Izenemateak
Lekua mugatua denez aurrez izena emateko eskatu dute antolatzaileek. Horretarako 943 53 43 96 telefono zenbakira deitu behar da edo jaikielkartea@yahoo.es helbide elektronikora deitu behar da.