Pello Gonzalez diputatuak 20 bat aretxabaletarren kezkak eta iritziak jaso ditu

Amaia Txintxurreta Guridi 2010ko aza. 24a, 15:07

Besteak beste, gai nagusiak izan ziren Bizkaiarekiko errepide-konexioa, errepideko zaratetatik isolatzeko pantailak, garraio publikoa eta kirol arloko laguntzak. Horiek entzunda, Diputatuak konpromisoa hartu zuen kasu bakoitzari dagokion sailetik erantzun bat emateko.

Gipuzkoa Eraikitzen egitasmoaren barruan, ekimen parte hartzaile bat egin zuten atzo Aretxabaletan. Pello Gonzalezek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko diputatuak, 20 herritar ingururekin partekatu zituen legegintza honetako xehetasunak.

Gipuzkoa Eraikitzen izeneko ekimena Diputazioaren kudeaketa herritarrekin partekatzeko eta aztertzeko helburuarekin sortu du Foru Aldundiak. Bilera hauetara herri bakoitzeko hainbat talde eta elkartetako kideak gonbidatzen ditu Diputazioak. Azken helburua da era guztietako talde eta herritarrekin elkartzea eta zuzenean haien ekarpenak eta iritziak jasotzea.

Legegintzaldi honetarako Kudeaketa Planaren gainean, diputatuak esan zuen finkatutako helburuetatik %87,6 beteta daudela eta %12, 4, oraindik betetzeke.

Bitarte horretan, gainera, Krisiaren Aurkako Plana jarri behar izan du abian Diputazioak, eta 100 milioi euro bideratu ditu horretara.

Parte-hartzea bermatzeko eta hurbiletik herritarren iritzia ezagutzeko www.gipuzkoapartehartzen.net webgunea eta gipuzkoaeraikitzen@gipuzkoaeraikitzen.net posta elektronikoa ere herritarren eskura daude. Informazio hori zabaltzeko beste zenbait kanal ere ireki dituzte: Facebook, Twitter edota Youtube esaterako, Zure Herrian erabiltzaile-izenpean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak