Iraunkortasunaren Eskola Agiria jasoko dute Kurtzebarri BHIko kideek

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko azaroaren 22a

Jaurlaritzak emango die abenduan 13an, ingurumenaren alde egindakoa saritzeko

Azken bost urteotan lan handia egin dute Kurtzebarri institutuan iraunkortasunaren eta ingurumenaren errespetuaren alde. Hala, Eskola Agenda 21 egitasmoaren barruan hainbat gai landu dituzte: zaborra eta birziklapena, ura, energia, ekitatea... Gaiok landu bakarrik ez, bost urteotan ikasitakoa abian jarri dute institutuan eta hartutako konpromisoak betearazteko jarraipena egin ere bai, boluntarioek egindako lanari esker. Hori horrela, Jaurlaritzak erabaki du Iraunkortasunaren Eskola Agiria ematea Kurtzebarri eskolari. Abenduaren 13an, astelehena, Lakuan egingo duten ekitaldian banatuko die agiri hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak