Pello Gonzalez Ogasun diputatua gurean izango da bihar, hilak 23

Mirari Altube Arrese 2010eko azaroaren 22a

Aldundiak antolatutako Gipuzkoa Eraikitzen egitasmoari dagokion saioa egingo du Ogasun eta Finantza diputatu den Pello Gonzalezek bihar, Arkupen (18:30). Herriko 20 bat eragilerekin elkartuko da etorkizuneko arazo eta erronken gainean jarduteko.

Ogasun eta Finantza departamentuko diputadua herritarren kexa, kritika eta iradokizunak entzuteko gertu etorriko da bihar, hilak 23, gurera. Era berean, Aldundiak etorkizunerako dituen erronken berri emango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak