'Hondakinek badute irtenbidea' berbaldia bihar, Arkupen

Mirari Altube Arrese 2010ko aza. 22a, 10:46

Zaborraren kudeaketaren gaineko argibideak emateko berbaldia egingo dute bihar, hilak 23, Arkupen (19:30), Hondakinek badute irtenbidea izenarekin. Aretxabaleta Zero Zabor plataforma sortu berriak antolatu du berbaldia eta argibideak ematera etorriko dira Gipuzkoa Zero Zabor taldeko kideak.

Sortzen dugun zaborraren oraingo kudeaketaren gainean jardungo dute eta beste aukera batzuek ezagutzera eman gura dituzte. Hondakinen kudeaketa konplexua izatera iritsi da gero eta zabor gehiago sortzen delako; eta orain arte legez jarraituz gero Gipuzkoako zabortegiek gainezka egingo dutela diote Zero Zabor taldeko kideek: “Eraiki nahi duten errauste plantak 25-30 urtetarako lotuko gaitu kudeaketa eredu xahutzaile eta kutsakorrera”. Gainera, birziklatze kontuetan ere ez gabiltzala fin diote: "Hiri hondakinen %23 baino ez dugu gaika biltzen, %90 birziklagarria denean".

Atez ateko bilketa

Hori horrela, atez ateko bilketaren aldeko apustua egiten dute: “Birziklatze-tasa handitu eta batez ere, herritarrentzat erosotasuna eta osasuna bermatuko dituen hondakinen kudeaketa aitzindaria martxan jarri behar dugu”. Hain zuzen, Usurbil, Hernani eta Oiartzunen dagoeneko abian dagoen sistema, eta Antzuolara martxo inguruan iritsiko dena. Datorren agintaldian, gainera, Debagoieneko gainerako herrietara zabaltzea da asmoa, baita gurera ere.

Gai horren gainean interesa duten guztiak gonbidatu dituzte berbaldira, eta Aretxabaleta Zero Zabor plataformako kideak gertu daude martitzenetik aurrera herritarrei sortuko zaizkien kezkak argitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak