Santa Zezilia eguna ospatuko dute gaur, musika eskolako kideek

Mirari Altube Arrese 2010eko azaroaren 18a

Leizarra musika eskolako ikasleek Santa Zezilia zaindaria izango dute gogoan gaur, hilak 18. Bandak eta trikitilariek kalejira egingo dute lehenengo eta gero Herriko Plazan elkartuko dira guztiak ekitalditxoa eskaintzeko (18:30).

Kamiseta gorriak jantziko dituzte ikasle guztiek gaur Euskal Herriko musika eskolen elkarteko kide guztiek egingo duten moduan. Bandak kuartel zaharretik irtengo du eta trikitilariek Mitarte kaletik, plazan elkartzeko gero. Herritarren aurrean ekitalditxoa eskainita Santa Zezilia omenduko dute.

Aretxablaeta Abesbatzak, ostera, domekan ospatuko du zaindariaren eguna. Meza nagusian abestu (11:30) eta gero bazkaria izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak