Langileak itzuli dira Eguzkieneako etxeetara

Txomin Madina Milikua 2010ko aza. 17a, 14:51

Lau hilabete egon dira lanok geldi Bruesa eraikuntza enpresak gremioei ordaintzen ez ziela-eta. Azkenean baina, badirudi aldeen arteko negoziazioak bide onetik joan direla eta, hala, berrekin diete  lanei.

Uztaila ingurutik egon dira geldi Eguzkienea sustapeneko lau etxe bloketako lanak  Bruesa eraikuntza enpresak gremioei ordaintzen ez ziela-eta. Orduz geroztik lanekin jarraitzeko hainbat data entzun diren arren, hauek ez dira bete izan. Bertako etxeen jabeek egoera ikusita hainbat bilera egin dituzte, baita blog bat eta facebookeko talde bat sortu ere.

Azkenean baina, Badirudi Bruesaren, Kutxaren eta gremio hartzekodunen arteko negoziazioak bide onetik joan direla, eta hala, berrekin diete ostera ere lanei. gaur Bruesako bertako langileak egon dira, baita gremio batekoak ere. Esan digutenez, datozen egunotan gainerako gremioak bueltatzea espero dute.

Apirilerako eta uztailerako

Etxeetako jabeek egoera salatzeko abiarazitako blogean azaltzen dutenez, dagoeneko entrega datak ere eman dizkiete: 5. eta 6. blokeak datorren urteko apirilean entregatuko dira, 1 eta 2 blokeak aldiz, datorren urteko uztailean.

Jabeek gaineratzen dute, Bruesatik jakinarazi dietela elektrizitateko eta iturgintzako gremioekin, eta ondorioz kontratatzio berriak egin beharko dituztela. Ez dute uste baina  horrek obren jarraipenean eraginik izango duenik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak