Eguazten guztietan elkartuko da lantaldea udaletxe zaharrean (20:00-21:00) eta Urko Egaña izango dute irakasle. "Edozein neurritako bertso-zaletasuna eta bertso zaletzeko edozein neurritako gogoa nahikoa da gazteok eta helduok izena emateko" diote Loramendiko kideek. Izena emateko –bazkideek, 30 euro eta gainerakoek, 40 euro– edo argibide gehiago jasotzeko Loramendira jo –telefono zenbakiak: 943 77 09 70 edo 685 75 67 29, eta helbide elektronikoa: loramendielkartea@gmail.com–.
Gaztetxoen bertso-eskola
Bestalde, gaztetxoen bertso-eskola ere jarri gura dute abian, urtero legez. Lehen Hezkuntzako 4. mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4.mailara arteko gaztetxoendako izango da eta Nerea Urra izango dute horiek irakasle. Egunotan zabalduko dute izena emateko epea.