Yera Sanchez hirugarren, Kameratoia lehiaketan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2010ko aza. 8a, 11:20

Zapatuan banatu zituzten Ermuko Lobiano Kultur Gunean Kameratoia ikus-entzunezko rallyaren seigarren edizioko hiru sariak. Irabazleen artean dago Aretxabaletako Yera Sanchez. Hirugarren saria eskuratu zuen, hau da, 900 euro “Ermmugarra” izeneko lanarekin. Lehenengo saria, 1500 eurotakoa, Maddi Barber Gutierrezek eskuratu zuen eta bigarrena, berriz, Andoni Mendizabalek, 1200 eurotakoa.

Parte hartzaileek lau eguneko epea izan zuten bost eta hamar minutu bitarteko ikus-entzunezko lanak sortzeko; hori horrela, urriaren 30ean, eman zitzaien gaia (aurten Muga-Mugan deritzon gaia) eta Ermuko hamar ezaugarriko zerrenda batetik gutxienez hiru erakutsi edo jaso behar izan zuten grabatutako irudietan.

15en artean, hirugarrena aretxabaletarra

28 taldek eman zuten izena lehiaketan parte hartzeko, eta horietatik 15ek lortu zuten lana garaiz entregatzea. Kameratoilariek pasa den zapatuko 17:00etan zuten hitzordua Erguingo Lobianon, aurkeztutako lan guztien proiekzioa ikusi eta askaria elkarrekin hartzeko. Ondoren 20:00etatik aurrera, sari banaketa ekitaldia izan zen; aurrez esan moduan, irabazleen artean Aretxabaletako Yera Sanchez zegoen. Hirugarren saria eskuratu zuen aretxabaletarrak.

 Irabazleek saria dirutan jasotzeaz gain, saritutako lan horiek Topaguneren kultur eskaintzaren barruan izateko aukera ere izango dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak